Harrerak
|
Irteerak
|
|
7:30etik 9:30era
11:30etik 11:45era
12:45etik 13:00etara
15:00etatik aurrera
|
11:30etik 11:45era
12:45etik 13:00etara
15:00etatik aurrera
|
Bazkaria: 11:45etik 12:45era
|
Siesta: 13:00etatik 15:00etara
|
||
Askaria: 15:30etik 16:30era
|
ü Txandak eta ordutegiak. Haurrak sartzeko
eta irteteko ohiko ordutegiek ez dute bat egin behar jateko, lo egiteko edo
hezkuntza-jarduerek egiteko orduekin. Izan ere, haurrak haurreskolatik sartu
eta irteten badira ordu horietan, kalteak eragin daitezke, bai adierazitako
jarduera horietan, bai haurreskolaren funtzionamendu normalean.
ü Irteteko orduetan, haurrak familiari edo honek
aldez aurretik baimendutako pertsonen eskuetan utziko dira (idatziz eta
izenpetutako agiriaren bidez), azken hauek 16 urte edo gehiago baldin badute.
ü Haurreskolak Partzuergoak bere
haurreskoletarako araututa dituen txanden eta ordutegien berri familia
bakoitzak jaso ditu haurreskolan izenematea egiterakoan, beraz horiek dira
erabakita eta indarrean daudenak. Sarrera-irteera ordutegi horiek betetzea
eskatzen da.
ü Familiak ordutegiaren aldaketa eska dezake
idatziz efektu-dataren aurreko hileko 25a baino lehen, haurreskolan eska
dezakeen ereduaren bitartez.
ü Haurrak familiak zehaztutako ordutegiaren
barruan ohiko ordua baino beranduago sartu eta irten daitezke arazo pertsonalak
eta justifikatuak badira (adib. medikuarenera joan behar badute,…), baina
aurreko egunean abisatu behar da. Larrialdietan, telefonoz ere abisa daiteke.
ü Ordutegia aldatzeko eskaera horrek
haurreskolaren antolaketa orokorrari eragiten ez badio edo hezitzaile
gehiagoren beharra suposatzen ez badu, haurreskolako koordinatzaileak
behin-behinekoz onartu dezake aldaketa hau eta haurra ordutegi berriarekin has
daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario