viernes, 9 de noviembre de 2012
Partzuergo Eskolak
Hurrengo orrialde honetan aurki dezakezue gure eskola guztien informazioa. Adibidez informazio orokorran sartzen bazarete agertuko dira hainbat lege eta dekretu.
Partzuergo Haurreskola
jueves, 8 de noviembre de 2012
Sarrerak eta Irteerak
• Sarrera:
Funtsezkoa da haurreskolara sartzeko unea eta une horretan egiten dena zaintzea, adin horietako haurrentzat etxetik irtetea, eta, batik bat, maite dituzten pertsonengandik urruntzea larrigarri gerta baitaiteke.
Familiarekin batera jardutea behar-beharrezkoa da haurrak onartuak senti daitezen, bai familiaren aldetik, bai hezitzaileen aldetik, bai gainerako haurren aldetik. Haurrak hizketan lasaian ikusten baditu senideak eta hezitzailea, leku seguruan dagoela pentsatuko du.
Egunero, haurreskolara sartzean, gozo-gozo hartuko ditugu haurrak, eta haurren egoerari buruz hitz egingo dugu familiarekin. Beharrezkotzat jotzen badugu, haurren objektu pertsonalak ekartzeko eskatuko dugu, etxearen/familiaren ordezko-lanak egin eta urruntzeune hori gainditzen lagun diezaieten. Haurreskolara sartzeko moduak eragina izan dezake haurrak egunaren zati handi batean izan dezakeen jarreran.
Haurreskolako kideekin elkartzen diren unea garrantzitsua da haurren arteko elkarreragina eta adiskidetasuna garatzen hasteko; beraz, harreman horiek sortzen lagunduko diegu. Une horretan ez dugu talde handiko proposamenik egingo, hezitzaileak haur bakoitza modu indibidualean tratatu dezan, taldean barneratzen doazen moduan. Horrela, exigentzia handirik gabe, jarduera eta harreman-motak aukeratzen utziko diegu.
• Irteera:
Haurreskolan eguna eman ondoren, haurrak senideekin berrelkartzen dira irteeran. Garrantzitsua da une hori behar bezala antolatzea, guztiontzat une atsegina izan dadin.
Irteerako orduan, helduen joan-etorriarekin batera, emozioak eta sentimenduak biziagotu egiten dira, eta haurrak urduri jar daitezke, espero duten pertsona edo pertsonak azaldu arte. Hortaz, aintzat hartu beharko dugu egoera hori, eta, posible bada, jarduera- eta harremanmotak aukeratzen utziko diegu, senideak iritsi arte.
Haurreskolara sartzean egin dugun moduan, espazioen eta pertsonen aldaketa errazten saiatuko gara helduok. Horretarako, prestaketa-jarduerak egingo ditugu (agurreko kanta abestu, eguneroko lanak egin, etab.), gertatuko dena iragarri eta haurrek gertaerok aurreikus ditzaten laguntzeko.
Senideak, berriz, irrikaz egon daitezke haurrek eguna nola igaro duten jakiteko, eta, ondorioz, normala izango da informazioa trukatzea haurrarekin edo hezitzailearekin, bai hitzez, bai idatzizko oharren bidez.

Eguneroko Egitekoak
Hezitzaileek
zaintza-lanak egiten dihardute lanaldiaren zati handi batean (besteak beste, jaten ematen,
pixoihalak aldatzen eta atseden-denborak antolatzen); hau da, egunerokoak eta ohikoak
dituzten lanak egiten. Une horiek oso baliagarriak izan daitezke haurrek ikas dezaten.
Hezitzaileek, hortaz oharturik, une horiek aprobetxatzen dituzte eskatutako helburu asko betetzeko, zaintza horiek, haurren behar biologikoei erantzuteaz gain, haurren garapena bermatzen eta sustatzen baitute:

· Beren buruaz,
beren sentimenduen eta gorputzaren aukerez jabetzen laguntzen die haurrei.
· Etengabe pizten
eta elikatzen dute zentzumenen mundua.
· Garrantzitsuak
dira haurrek hizkuntza eskuratu eta gara dezaten, haientzat oso esanguratsua den testuinguruan egiten baitira.
· Erabakigarriak
dira harreman eta lotura emozionalak sortzeko (begiradak, gorputzen kontaktua,
keinuak, eskaerak, hitzez emandako erantzunak, maite-maite egitea...)
Hauek izan daitezke
eguneroko eginkizun ohikoenak edo esanguratsuenak:
· Sarrerak eta
irteerak.
· Korroa (adinera
egokitzen bada).
· Higienea eta
zainketa pertsonala.
· Atsedena.
· Jatorduak.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)